Ireki Goierrik larunbatean Gasteizera joateko deia egin die goierritarrei
Langile martxa eta manifestazioa egingo dituzte. Presoen eta iheslarien etxeratzea eskatzeko sinadura bilketa egin dute langileen artean;. Goierrin 3.500 jaso dituzte. Autobusa antolatu duteIreki Goierri ekimenak prentsaurrekoa eman zuen atzo Beasaingo...
Langile martxa eta manifestazioa egingo dituzte. Presoen eta iheslarien etxeratzea eskatzeko sinadura bilketa egin dute langileen artean;. Goierrin 3.500 jaso dituzte. Autobusa antolatu dute
Ireki Goierri ekimenak prentsaurrekoa eman zuen atzo Beasaingo plazaren azpian, 2016ko urrian langile mugimendutik martxan jarri zuten Ireki izeneko ekimenaren harira, larunbatean Gasteizen egingo duten amaierarako ekitaldira joateko deia egiteko. Eider Oiarbidek, Irekiko arduradunak gogoratu zuenez, «ETAk su etena iragarri zuenetik 5 urte pasa ondoren, presoen eta iheslarien etxeratze bidean langile mugimendutik ezer gutxi egin genuela baloratzen zen. Kezka horrekin bat egin genuen langile batzuk bildu ginen Euskal Herri osoan eta preso eta iheslarien etxeratze bidean zerbait egin behar zela erabaki genuen».Sinadura bilketa erraldoi bat eginez, euskal langileen artean milaka sinadura biltzea jarri zuten erronka. Helburu horrekin, azken hilabeteetan herrietan eta lantokietan sinadura bilketak egin dituzte, eta «langileek eskuzabalik erantzun diote ekimenari. Antolatu gabeko langile taldea izanagatik ere, zailtasunak zailtasun, Goierrin 3.500 sinaduratik gora biltzea lortu dugu», zehaztu zuen. LAB, EHNE, Ernaik, jubilatuek eta hainbat langilek egin dute bat egitasmoarekin.
Larunbatean Gasteizera
Larunbatean amaituko da Ireki ekimena. 11:00etan, bi zutabe aterako dira Arangiz eta Otazutik, eta 12:30ean manifestazioa egingo dute Correos plazatik, Ama Birjina Zuriaren ondotik. Bertan parte hartzeko deia egin die goierritarrei eta autobusa antolatu dute; Beasaingo anbulatorio ondoko aparkalekutik abiatuko da, 09:45ean. «Izena emateko aukera ohiko tabernetan egongo da», zehaztu dute.