Hondakin bilketaz bileratxoak egiten hasi dira Zaldibian
ZALDIBIA // Udalaren Hondakin Batzordeak aste honetan etxe-atarietan bilera laburrak egingo ditu, herritarrekin. Atzo hasi ziren, eta ostegunera arte 20 minutuko bilerak izango dira. Herritarren ideiak eta ekarpenak jasotzea da helburua, udalak esku ar...
ZALDIBIA // Udalaren Hondakin Batzordeak aste honetan etxe-atarietan bilera laburrak egingo ditu, herritarrekin. Atzo hasi ziren, eta ostegunera arte 20 minutuko bilerak izango dira. Herritarren ideiak eta ekarpenak jasotzea da helburua, udalak esku artean duen azterketa osatzeko. Udazkenean aurkeztuko dute. Bestetik, teknikariek hondakinen bilketaren gaur egungo egoera ere azalduko dute.