Xake lehiaketan partidak Gipuzkoako maisuarekin
ZALDIBIA // Zaldibian xake lehiaketa jokatu zuten, larunbatean. Plazan, udaletxe aurrean mahai luzeetan taulak ipini, eta zaldibiar ugarik parte hartu zuten; gehienak haurrak ziren, baina larriak ere animatu ziren. Ohorezko gonbidatu bat ere izan zen l...
ZALDIBIA // Zaldibian xake lehiaketa jokatu zuten, larunbatean. Plazan, udaletxe aurrean mahai luzeetan taulak ipini, eta zaldibiar ugarik parte hartu zuten; gehienak haurrak ziren, baina larriak ere animatu ziren. Ohorezko gonbidatu bat ere izan zen lehiaketan, Gipuzkoako Xake Federazioaren lehendakari Fernando Markina Amutxastegi joan baitzen. Aldi bereko partidak jokatu zituen.