Judoa, borrokaz harago
Gabiriako Judo Eskolak larunbatean bukatu zuen ikasturtea, Alkainburu pilotalekuan jaialdia eginda. Zortzi herritako ehundik gora judolari gazte elkartu ziren, 5 urtetik 16ra bitartekoak. Erakustaldia egin zuten, judoaren balioak azaltzeko. «Helburua ...
Gabiriako Judo Eskolak larunbatean bukatu zuen ikasturtea, Alkainburu pilotalekuan jaialdia eginda. Zortzi herritako ehundik gora judolari gazte elkartu ziren, 5 urtetik 16ra bitartekoak. Erakustaldia egin zuten, judoaren balioak azaltzeko. «Helburua ez da irabaztea, ondo pasatzea baizik», zioten. Tartean ziren Gabiriako eskolako 20 partaideak —argazkian—.