Olaberrian ezohiko osoko bilkura egingo dute etzi eguerdian
OLABERRIA // Hirigintza eta finantza gai batzuk lantzeko, Olaberriko Udalak ezohiko osoko bilkura egingo du, ostiralean 13:00etan, udaletxean. Eraikuntza, urbanizazio, jasangarritasun, landa lur babes eta lizentzien udal araudia behin betiko onartuko d...
OLABERRIA // Hirigintza eta finantza gai batzuk lantzeko, Olaberriko Udalak ezohiko osoko bilkura egingo du, ostiralean 13:00etan, udaletxean. Eraikuntza, urbanizazio, jasangarritasun, landa lur babes eta lizentzien udal araudia behin betiko onartuko dute; Karobi Azpiko 22 eremuan hutsik dagoen eraikigarritasun bat lekuz aldatuko dute; baserri bateko ustiapen pabiloia handitzeko baimena ere landuko dute. Bi kreditu aldaketa ere badaude zerrendan.