Aian gaur hasiko da jaia
Umeen egunarekin ekingo diete aiarrek Santa Isabel festei, gaur. Gazteen txanda bihar izango da, eta zaindariaren eguna etzi daAia auzoan hiru egun festarako hartuko dituzte, gaurtik igandera. Santixabelak ospatuko dituzte. Gaur umeentzat ekitaldiak iz...
Umeen egunarekin ekingo diete aiarrek Santa Isabel festei, gaur. Gazteen txanda bihar izango da, eta zaindariaren eguna etzi da
Aia auzoan hiru egun festarako hartuko dituzte, gaurtik igandera. Santixabelak ospatuko dituzte. Gaur umeentzat ekitaldiak izango dira, egunean zehar. Iluntzean sagardo eta sardina dastaketa, afaria eta Kuntu ataundarren nahiz Fan&Go erromeria taldearen dantzaldia.Gazte eguna izendatu dute biharkoa.Herri bazkarian elkartu dira aiarrak. Iban Urdangarin eta Mikel Tapia bertsolariak, eta Santi eta Katxo trikitilariak izango dira. Gauean, gazteek afaria dute. Gero, hiru taldek joko dute: Patxuko Nice, Guri5 gabiriarrek, eta Bull disko jartzaileak.
Pilotarekin bukatuko da
Festen azken jarduna, igandean, pilota jaialdiarekin izango da. Zubizarreta-Arrillaga eta Arrillaga-Garcia haurrak ariko dira lehenik, Zubizarreta eta Arratibel seniorrak gero, eta Aiako II. Txapelketako finalekoak azkena.