Igandean Busti zaitez kanpaina Gipuzkoako 12 herritako igerileku nahiz hondartzatara eramango dute. Goierrin Legazpin, Ordizian eta Urretxun izango da. Esklerosi anizkoitzaren alde bustitzeko gonbitea egin die Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Ademgik herr...
Igandean
Busti zaitez kanpaina Gipuzkoako 12 herritako igerileku nahiz hondartzatara eramango dute. Goierrin Legazpin, Ordizian eta Urretxun izango da. Esklerosi anizkoitzaren alde bustitzeko gonbitea egin die Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Ademgik herritarrei. Helburua Gipuzkoan 700 pertsonei eragiten dien gaixotasunaren gai-nean sentsibilizatzea da.
Aurtengoa kanpainaren 20. ekitaldia da eta honezkero Ademgi, Gipuzkoan gaixotasun neurologiko eta sendaezin hori duten pertsonei arreta eskaintzen dien elkartearentzat ezinbesteko diru iturri bilakatu da
Busti zaitez kanpaina.
Metroen batuketa
Ademgik, besteak beste, errehabilitazio zerbitzuak eskaintzen dizkie esklerosi anizkoitza dutenei, hala fisioterapiaren alorrean nola logopediaren eremuan.
Busti zaitez kanpainak egiten duen bustitzeko gonbitean nahikoa da uretan sartzea, hain zuzen, modu sinbolikoan erakusteko prest daudela gaixotasuna dutenen alde bustitzeko.
Amaieran herri bakoitzean batu egingo dira herritarrek igerian egindako metroak. Aurreko ekitaldietan milioika metro batu zituzten.