Zeraingo turismo bulegoaren abuztuko bisita gidatuak aukeran
Abuztuko ostegunetan bisita gidatuak egingo dituzte Zeraingo turismo bulegotik. Abuztuaren 3an, Burdinaren mendira joango dira, ingelesek eta alemaniarrek utzitako ondarea ezagutzera; abuztuaren 10ean, Burdinaren mendiko biodibertsitatea ezagutuko dute...
Ostiraletan, larunbatetan eta igandetan, berriz, 12:00etan, turismo bulegotik, Burdinaren mendira eta Larraondoko zerrategira bisita gidatuak egingo dituzte. Ez da erreserbarik egin behar. Prezioa 7 eurokoa da.
Azkenik, Herri museoa abuztuan egunero irekita egongo dela jakinarazi du turismo bulegoak.