Ataunen lau kirol ikastaro antolatu ditu udalak, urterako
ATAUN // Ataungo Udalak yoga, pilates eta hipopresiboak, GAP eta tonifikazioa, eta funky kurtsoak eskaini ditu. Urriaren 2an hasiko dira, ekainaren 20ra arte. Ikastaro bakoitzaren prezioa 210 eta 260 euro artekoa da. San Martingo ikastaro-gelan eta San...
ATAUN // Ataungo Udalak yoga, pilates eta hipopresiboak, GAP eta tonifikazioa, eta funky kurtsoak eskaini ditu. Urriaren 2an hasiko dira, ekainaren 20ra arte. Ikastaro bakoitzaren prezioa 210 eta 260 euro artekoa da. San Martingo ikastaro-gelan eta San Gregorion emango dituzte, motaren arabera. Gutxienez zortzi lagun behar dira, gehienez 14. Izena hilaren 22ra arte eman liteke, udaletxean (943 18 00 11).