Lazkaoko Kirol Asteko egitaraua aurrera doa. Astehenean Jon Gonzalez zakur-kroslaria, Iker Azkarate eta Gari Bravo txirrindulariak kirol minoritarioez aritu ziren. Gaur, 18:00etan, eskola-umeek herri kirol saioa dute.Asteko ekitaldi handienetakoa bihar...
Maite Maiora mendi lasterkaria izango da mahai-inguruan parte hartuko dutenetako bat.
Lazkaoko Kirol Asteko egitaraua aurrera doa. Astehenean Jon Gonzalez zakur-kroslaria, Iker Azkarate eta Gari Bravo txirrindulariak kirol minoritarioez aritu ziren. Gaur, 18:00etan, eskola-umeek herri kirol saioa dute.
Asteko ekitaldi handienetakoa bihar izango da, 18:30ean, kultur etxeko aretoan.
Jarduera fisiko neurtua, bizi osasuntsu baten oinarri mahai-inguruan parte hartuko dute bost kirolarik eta kirol adituk: Iñaki Artola pilotaria, Maite Maiora korrikalaria, Unai Bereziartu eta Etor Mendia prestatzaileek eta Igor Sarriegi kazetariak.
Kaleko ariketa-makinak nola erabili
Bihar goizean, bestetik, kaleko ariketa fisikorako makinak nola erabili behar diren azalduko du monitore batek, 10:30ean. Etzi (18:30), zunba herrikoia izango da plazan.