2018ko tasak onartu dira, hirigintzakoak hurrengo udalbatzan
ORDIZIA // Ordiziako Udalak 2018ko tasak onartu ditu azken udalbatzan. Oro har, tasak KPI-ren (Kontsumoko Prezioen Indizea) baitan %1,7 igoko dira. Salbuespena hondakinen bilketari dagokio. Kasu honetan, eta zerbitzuaren gastuari parekatzen joateko, %1...
ORDIZIA // Ordiziako Udalak 2018ko tasak onartu ditu azken udalbatzan. Oro har, tasak KPI-ren (Kontsumoko Prezioen Indizea) baitan %1,7 igoko dira. Salbuespena hondakinen bilketari dagokio. Kasu honetan, eta zerbitzuaren gastuari parekatzen joateko, %10 igoko da. Bestalde, obra eta hirigintzako tasak hurrengo bilkuran landuko dira.