Hispanitatearen aurka manifestazio deia egin dute
Agur Hispania goiburuarekin, Espainiako Festaren aurkako mobilizazioak eta ekitaldiak egingo dituzte, bihar, Goierrin. Urriaren 12ko Hispanitatearen aurrean, Euskal Errepublikaren beharra aldarrikatu dute. Goierritik Euskal Errepublikara mugimenduak an...
Festa-eguna Lazkaon garatuko dute. 10:00etan solasaldiak izango dira, Kataluniako prozesuaz, Altsasuko gazteen aurkako auzibideaz eta Euskal Errepublikaz. 13:00etan asanblada egingo dute, 14:30ean bazkaria, eta 16:00etan apainketa tailerra.
Manifestazioa Ordizian arratsaldean
Eguna bukatzeko, 18:30ean Agur Hispania, guk ere Euskal Errepublika leloarekin manifestazioa egingo dute, Ordizian, plazatik. Txilibitua eramateko eskatu dute.