Zaldibiako festak gaur bukatuko dira, mozorro gauarekin
Santa Fe jaietan lau eguneko asteburua igaro ondoren, gaur mozorro gauarekin agortuko dira Zaldibiako festak. 17:00etan berrekingo diote egitarauari, txantxarien jolasarekin. 19:00etan Burrunba elektro-txaranga ibiliko da.Mozorrotzeko txanda izango da,...
Mozorrotzeko txanda izango da, arrats-gauean. Arratsaldetik irteteko deia egin du Festa Batzordeak. Gauean, Trikizio taldeak kontzertua joko du, 23:00etan hasita.
Karrozen inguruan oharra
Kuadrilla zenbaitek mozorrotzeko karrozak erabiliko dituztela eta, horiei buruz oharra atera du udalak. Karroza handiak jartzeko autobus geralekua erabili ahalko dute. 01:00etarako gorde beharko dira.
Karrozak hurrengo egunetan desmuntatu beharko dira, eta hondakinak Ordiziako Garbigunera eraman.