Goierri eta Tolosaldea kantuz batuko dira 28an
Goierriko eta Tolosaldeko kantu-jira taldeek topaketa egingo dute urriaren 28an. Goierrin sortu zen ekimena 2014an, baina aurten Tolosan egingo dute. Bazkariko txartelak salgai daudeGoierriko eta Tolosaldeko Kantu-Jira taldeek topaketa egingo dute aurt...
Goierriko eta Tolosaldeko kantu-jira taldeek topaketa egingo dute urriaren 28an. Goierrin sortu zen ekimena 2014an, baina aurten Tolosan egingo dute. Bazkariko txartelak salgai daude
Goierriko eta Tolosaldeko Kantu-Jira taldeek topaketa egingo dute aurten, aurreneko aldiz. Urriaren 28an izango da Tolosan, eta «festa erraldoia» izango dela aurreratu dute antolatzai-leek. Egun osoko egitaraua antolatu dute, eta 500 lagun inguru espero dituzte bazkaltzeko.Goierriko kantu-jira taldeak duela hiru urte hasi ziren elkartu eta kantu topaketak egiten. Aurreneko ekitaldia 2014an egin zuten, Beasainen. Harrezkero beste bi topaketa egin dituzte, 2015ean Idiazabalen eta iaz Seguran. Azken ekitaldi horietan, Tolosaldeko kantuzaleak ere elkartu ziren, eta aurten, beraiek izango dute topaketa antolatzeko ardura. Hala, Goierriko eta Tolosaldeko kantu taldeen topaketa izango da.
Egun osoko egitaraua
Urriaren 28a larunbata da. Goizeko 11:00etan elkartuko dira Tolosako Zerkausia plazan. Handik, kantu-jiran abiatuko dira Plaza Zaharra, Artxiboa, Palestinarren lorategiak, Lopez Mendizabal plaza eta Triangulora joan eta kantu saioak eginez.
Eguerdirako atzera denak Zerkausian elkartuko dira eta bazkaria egingo dute ondoren. 500 lagunentzako tokia prestatu dute antolatzaileek. Udaberriko Fanfarreak girotuko du otordua eta ondorengo kantaldia. Bazkarirako txartelak Tolosako Irrintzi, Beti Alai eta Xirimiri tabernetan jarri dituzte salgai, 25 euroan. Goierriko taldeen kasuan, Beasain, Idiazabal, Zerain, Segura eta Zaldibiako kantu-jiretako arduradunek ere banatuko dituzte txartelak. Izena emateko azken eguna hilaren 18a,asteazkena, izango da.