Zumalakarregin Udazkeneko Uzta Baserritik jardunaldiak hasiko dira gaur
Gaur abiatuko dituzte Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan Udazkeneko Uzta Baserritik jardunaldiak. Gaurkoan haurren eta nerabeen elikadurari helduko diote.Goimen Landa Garapen elkarteak Ormaiztegiko Udalarekin batera udazkenerako antolatutako jardunaldi...
Goimen Landa Garapen elkarteak Ormaiztegiko Udalarekin batera udazkenerako antolatutako jardunaldiak dira. Gaurkoa mahai ingurua izango da eta 18:00etan hasiko da. Mahai gainean jarriko duten galdera honakoa da: «Zer nolakoa da gure haur eta nerabeen elikadura?». Galdera horretatik abiatuta, eskola-jangeletako elikagaiak aztertuko dituzte.