Amiantoaren biktimei omenaldia egin diete CAF-eko langileek
CAF enpresako bi langile ohi hil dira amiantoagatik, azken hilabetean. Enpresa batzordeak, «gaixoen eta hildakoen aurrean, enpresaren eta instituzioen jarrera salatu» dituAmiantoaren biktimei omenaldia egin zieten atzo, Beasainen, CAFeko sarrera nagu...
CAF enpresako bi langile ohi hil dira amiantoagatik, azken hilabetean. Enpresa batzordeak, «gaixoen eta hildakoen aurrean, enpresaren eta instituzioen jarrera salatu» ditu
Amiantoaren biktimei omenaldia egin zieten atzo, Beasainen, CAFeko sarrera nagusiaren ondoan dagoen amiantoaren biktimen omenez eginiko monumentuan. CAFeko langile izandako Jose Luis Vicente eta Jose Antonio Barandiaran zendu dira dela gutxi, eta haien oroimenez ekitaldi xumea egin dute CAFeko langile, familiakoek eta gerturatu diren hainbat herritarrek.Ekitaldiari hasiera emateko, CAFeko enpresa batzordeko ordezkariak, Iban Pajaresek, familiari zuzendutako hitz batzuk irakurri zituen. Jarraian minutu bateko ixilunea egin zuten. Bi hildakoen familiek lore eskaintza egin zuten segidan. CAFeko langile diren Eduardo Gil eta Eider Ormazabalek, Martxa baten lehen nota abestia kantatu zuten. Azkenik, enpresabatzordeko ordezkariak hartu zuen hitza eta amiantoagatik gaixotutakoek eta hildakoek bizi duten egoera salatzeko
31 hildako
Beasaingo CAF lantegian, dagoeneko 31 langile dira, beraien lanpostuetan amiantoa erabiltzearen ondorioz hildakoak eta beraien heriotza, amiantoa manipulatzeak eragin duenaren errekonozimendua lortutakoak.
Horregatik, CAFeko langileen batzordeak «gai honen aurrean enpresak eta instituzioek duten jarrera salatu» dute, «gaixo eta hildakoengatik laguntzak eskatzeko jartzen dituzten oztopoengatik».
Horrez gain, «administrazioaren jarrera itxia ere salatu» zuen enpresa batzordeak. Izan ere, «biktimak laguntzeko bideak zaildu eta Europako beste hainbat herrialdetan funtzionatzen duten konpentsazio fondo baten sorrerari eragozpenak jarri dituztelako urtez urte».
Espainiako kongresuak, amiantoaren biktimentzako laguntza kutsa onartu badu ere, «errekonozimendua berandu datorrela» deritzo, batzordeak.