Indarkeria matxista gizartetik desagerrarazteko oihu isilak
Ostiralean hari matazekin xingola, ikasleen ekitaldia, irakurketa saioa eta 'Zure egia, gurea eginez' performancea egingo dituzte. Larunbaterako elkarretaratze isila antolatu du AsmubekEmakumeenganako indarkeria gizartetik desagerrarazteko eskatzeko, e...
Ostiralean hari matazekin xingola, ikasleen ekitaldia, irakurketa saioa eta ‘Zure egia, gurea eginez’ performancea egingo dituzte. Larunbaterako elkarretaratze isila antolatu du Asmubek
Emakumeenganako indarkeria gizartetik desagerrarazteko eskatzeko, eta gizartea sentsibilizatzeko, ekintza ugari antolatu dituzte Beasainen. Bihar, udaletxean, 18:30ean, Oriako Lamiak taldeak antolatuta, Berak ez ninduen inoiz ere jo dokumentala ikusi eta mahai-ingurua egingo dute Irantzu Varela kazetariak gidatuta.Ostiralerako, berriz, lau ekitaldi antolatu dituzte. 17:00etan, plazako kioskoan, Indarkeria sexistaren aurkako herri matazak herri ekimenak, Otea Laboreak dendak gidatuta, 30 zentimetroko zabalerako harilanak uztartuko dituzte xingola osatuz, «emakumeen aurkako mota guztietako indarkeriak salatzeko». Ondoren, 17:20ean, herriko ikasleen ekitaldia izango da plazan.
Beasaingo irakurlea taldeak ere emakumeen aurkako indarkeria lantzen duen liburua landuko du azaroko irakurketan. Irati Goikoetxeak aurreratu duenez. «Aurten begirada zabaldu eta maitasunaren ertzak aztertzea erabaki dugu lan tresna modura haur literatura hartuta». Honela, Emilie Jadoul-en Bihotz-bihotzetik! liburua irakurri dute eta ostiralean, 17:30ean, Igartzako jauregian elkartuko dira. «Gonbita berezia luzatzen diegu herriko familiei euren txikienekin liburua irakurri eta taldera hurbildu daitezen».
21:30ean, azkenik, Oriako Lamiak taldeak antolatuta, Zure egia gurea eginez lelopean, performance berezia egingo dute Bideluze plazan.
Elkarretaratzea
Larunbatean, 18:30ean, elkarretaratze isila egingo du Zubimuzu plazan (eguraldi txarrarekin plaza azpian) Asmube elkarteak. Herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte parte hartzera, «guztioi eragiten digun lakra» bat delako.
Dokumentalak
Hilaren 27an, Berdintasun Foroaren eskutik, Palestinar emakumeen begietatik dokumentala eta abenduaren 18an Jatorkin taldearen eskutik, Entre dos orillas dokumentala eta mahai ingurua izango dira.