Hirugarren liga martxan
Mendiko lasterketen Goierri Kopa Trail 6 lasterketek osatzen dute. Urtarrilaren 21ean Garinen hasi, eta irailaren 9an Idiazabalen bukatuko da. Emakumezkoen parte hartzea bultzatu nahi duteBeasaingo kiroldegian aurkeztu dute Goierri Kopa Trail ligaren h...
Mendiko lasterketen Goierri Kopa Trail 6 lasterketek osatzen dute. Urtarrilaren 21ean Garinen hasi, eta irailaren 9an Idiazabalen bukatuko da. Emakumezkoen parte hartzea bultzatu nahi dute
Beasaingo kiroldegian aurkeztu dute Goierri Kopa Trail ligaren hirugarren edizioa. Logotipo berriarekin, aurten ere sei mendiko lasterketak osatuko dute lehiaketa. Urtarrilaren 21ean Garingo lasterketa jokatuko da, otsailaren 25ean UZ trail, martxoaren 17an Arriarangoa, apirilaren 14an Gabiriakoa, maiatzaren 5ean Segura-Zeraingoa, eta irailaren 9an Idiazabalgoa. Urretxu-Zumarragako UZ trailaren data maiatzetik otsailera aldatuta, hilean lasterketa bat izango da. Ohi bezala, proba luzeak (trail) eta motzak (sprint) izango dira, eta proba bakoitzeko irabazleez gain, lasterketa guztietako puntuak batuta, Goierri Kopako irabazleak ere egongo dira.2017an 1.407 korrikalarik bukatu dituzte sei lasterketak; horietatik 147 emakumezkoak izan dira. Hain zuzen ere, 2018rako, emakumezkoen parte hartzea bultzatzea jarri dute erronka nagusitzat. Honela, lasterketa bakoitzaren aurretik, bizpahiru aste lehenago, entrenamenduak eta ibilbidea ezagutzeko hitzorduak jarriko dituzte.
Emakumeei deia
Hirugarren edizioaren aurkezpenean, hiru emakumezko korrikalari izan dira protagonista. 2017ko traila irabazi duen Elena Calvillok eta bigarren egin duen Itziar Anduezak, eta sprint modalitatea irabazi duen Nerea Losadak, emakumezkoei mendian korrika egiten hasteko deia egin diete. «Oso lasterketa eta ibilbide politak dira, kirola eta natura gustuko izanez gero, aproposak. Gainera, guztietan ez dago parte hartu beharrik». Lasterketa amaieran antolatzaileek prestatzen dituzten luntxetan sortzen den giroa nabarmendu zuten.