Aldundiak eta udalak pilotalekua berritzeko hitzarmena sinatu dute
Aldundiak kostu osoaren erdia hartuko du bere gain, 124.413 euro. Pilotalekuko estalki berria eta harmailetara igotzeko igogailua ipini dira. Zubizarreta eta Arratibel pilotariak finalaurrekoetaraIdiazabalgo Igarondo pilotalekuan hainbat berrikuntza la...
Aldundiak kostu osoaren erdia hartuko du bere gain, 124.413 euro. Pilotalekuko estalki berria eta harmailetara igotzeko igogailua ipini dira. Zubizarreta eta Arratibel pilotariak finalaurrekoetara
Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan hainbat berrikuntza lan egin ondoren, azpiegituren egoera ezagutzera gerturatu ziren ostiralean Denis Itxaso Kultura Turismo Gazteria eta Kiroletako diputatua, Goizane Alvarez Gazteria eta Kirol saileko zuzendaria eta Ioritz Imaz Idiazabalgo alkatea. Lehenik eta behin, hitzarmena sinatu zuten udaletxean. Izan ere, Igarondo pilotalekuko lanen kostuaren erdia, Foru Aldundiak bere gain hartuko du, 124.413,40 euro hain zuzen ere. Bestalde, instalakuntzak berrituta, pilota partidak izan izan ziren igandean.Hitzarmena sinatu ondoren, pilotalekura gerturatu ziren kirol instalazioak berritzeko proiektua bertatik bertara ikusteko. 2016. urtean, hainbat berrikuntza lan burutu zituzten jada, behe solairua egokituz eta sarrerak eta irisgarritasun baldintzak hobetuz. Era berean, kiroldegiaren iparraldeko aldagelak berritu zituzten. Horrez gain, hegoaldean, komunak eta biltegiak egin zituzten.
Oraingo honetan, eraberritzea osatzeko, pilotalekuko estalki berria eta harmailetara igotzeko igogailua ipini dira. Aldundiaren eta udalaren helburua, «pertsona guztiek egoera onean dauden instalakuntzak erabiltzeko aukera izatea eta euren bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin, Igarondon kirola egitea edota aisialdian jarduerak burutzea da».
Arratibel eta Zubizarreta
Herenegun Bankoa-DV pilota txapelketako final laurdenetako partidak jokatu ziren Igarondo pilotaleku berriztatuan. Zubizarreta eta Arratibel ataundarrek Espinal eta Sanchezen aurka neurtu zituzten indarrak. Txukun aritu ziren pilotan, eta 22-15 nagusitu ziren.
Garaipen honekin finalerdietara pasatu dira ataundarrak. Hurrengo lehia, abenduaren 9an izango dute, Garcia eta Sarasaren kontra, Eibarko Astelenan. Finalak berriz, Zumarragan jokatuko dituzte, 23an.