Abendua hotz hasi da giroz
Asteartea ez du gustuko feriak, ezta saltzaileek eta erosleek ere; dena dela, zer aurkeztua bada. Frutetan, mizpirak jateko puntu onean, udareak bukatzear eta sagar mota asko dago.H otza izan zen atzoko feriak utzi zuen markarik nabarmenena. Graduei da...
Asteartea ez du gustuko feriak, ezta saltzaileek eta erosleek ere; dena dela, zer aurkeztua bada. Frutetan, mizpirak jateko puntu onean, udareak bukatzear eta sagar mota asko dago.
H otza izan zen atzoko feriak utzi zuen markarik nabarmenena. Graduei dagokienez, 3tik ez zen pasa plaza inguruan dagoen termometroa.Azokako erosle eta saltzaileen artean ere ohiko mugimendurik ez zen izan, mahai hutsak ere bai tartean. Egun aldaketak dakarren kontua da hori, eta batzuk horixe aldatzea eskatzeko ere baliatu zuten; asteazkenean mantentzearen aldeko aldarria nagusi zen atzo.
Hotza hotz, bada mendian alferrik ibili ez denik eta 10:00ak aldera Mikel Lasaren mahaian utzi zuen berak inguruetako basoetan aurkitutako kilo pasa onddo eta beste hainbeste esne gorri. Zizak ekartzea ere ez litzateke hain arraroa garai honetan, baina orain artekoan ez da hori gertatu.
Lore postuak beti dotore
Lore postuak ere garaiko kolorez eta jantziz apainduak agertu ziren, hala nola, pentsamendua, viola mota ezberdinak; «nik lore txikiko pentsamendua ere esaten diot» esaten zigun Maria Dolores Mendizabalek oso argigarria ezagutzen ez duenak zein lore motaz ari garen jakin dezan, azalea, ziklamena, margarita antzeko leucatheruma eta Gabonak iritsi artean geroz eta gehiago ikusiko dugun poinsettia edo pazko lorea (6,5-7 euro) dira garai honetan gehien saltzen direnak.
Landareei dagokionez, arreta pizten zuten kale azaren landare txikiak;, 0,10 euroan zegoen bakoitza salgai. Negurako ere aproposa gertatzen den barazkia da aza mota hau, gordina nahiz egosia jateko aproposa, gure merkatuetan sartu berria. Egun batetik bestera gertatzen ez bada ere, ezagutza handitzen doan neurrian erosleak ere animatzen dira hartzera.
Hotzaren marka
Azken egun hauetako hotzak ia behin betiko desagertarazi ditu azokako saltzaileen mahaietatik baratzeetan geratzen ziren piper bakanak. Aldiz, askok diote azak gozatu egiten dituela hotz handiak. Bestalde, orain ikusten diren hemengo tomateak ere ja negutegikoak dira, eta horiek ere bereziki babestuak. Frutetan, berriz, mizpirak jateko oso puntu onean daude momentu honetan, udareak bukatzear dira eta sagar mota dezente dago aukeran.
Azkenik, Larsabi elkarteak jakinarazi digunez joan zen asteko prezio berean saldu da aste honetan ere arkumea, 4 euroan kiloa bizirik pisatuta.