Euskarari buruzko bederatzi irudi jaso dituzte Gabirian
GABIRIA // Asteburu osoan ospatu dute Gabirian Euskararen Eguna. Horma-irudi lehiaketara 9 lan aurkeztu dituzte, eta Marian Bidegainek eta Aloña Muruak eginiko Euskaratik euskaraz saritu dute (18 boto), bozketa herrikoian. 48 lagunek bozkatu dute. Ait...
GABIRIA // Asteburu osoan ospatu dute Gabirian Euskararen Eguna. Horma-irudi lehiaketara 9 lan aurkeztu dituzte, eta Marian Bidegainek eta Aloña Muruak eginiko Euskaratik euskaraz saritu dute (18 boto), bozketa herrikoian. 48 lagunek bozkatu dute. Aitor Furundarenarekin kantu-afaria ostiralean (60 lagun) eta Iñaki Murua, Gorka Maiz eta Aratz Igartzabal bertsolarirekin bertso-bazkaria igandean (45) ere egin dituzte. Eskola-umeen antzerkia abenduaren 16ra atzeratu dute, elurragatik.