Kantu eskean ateratzeko entseguak gaur hasiko dituzte
BEASAIN // Kantujira taldea gabon eskean aterako da aurten. Nahi duten guztientzat irekia izango da eta beraiekin batera parte hartu nahi dutenentzat entseguak egingo dituzte. Gaur izango da aurreneko entsegua; udaletxeko batzar aretoan bilduko dira, 1...
BEASAIN // Kantujira taldea gabon eskean aterako da aurten. Nahi duten guztientzat irekia izango da eta beraiekin batera parte hartu nahi dutenentzat entseguak egingo dituzte. Gaur izango da aurreneko entsegua; udaletxeko batzar aretoan bilduko dira, 19:30etik 20:30era. Beste saio bat ere egingo dute gaur zortzi, ordu eta toki berean.