Gazteen lorpena ospakizun
Legorretako Gaztetxeak orain dela 13 urte ireki zituen ateak. Urteurrena ospatzeko, pintxopotea, afaria eta kontzertuak izango dituzte asteburuan, besteak besteHainbat bilera egin ondoren, Legorretako gazte talde bat gazteentzako leku baten bila hasi z...
Legorretako Gaztetxeak orain dela 13 urte ireki zituen ateak. Urteurrena ospatzeko, pintxopotea, afaria eta kontzertuak izango dituzte asteburuan, besteak beste
Hainbat bilera egin ondoren, Legorretako gazte talde bat gazteentzako leku baten bila hasi zen 2004an. Mediku etxea, hutsik geratu zena, gazte asanbladak leku egokia zela pentsatu zuen. Udaletxearekin hitz egin, eta hainbat bilera eta gero, azkenik Legorretako gazteek gaztetxea lortu zuten. Harrezkero 13 urte igaro dira, eta datorren astebukaerarako egitarau betea antolatu dute, urteurrena ospatzeko asmoarekin.Herriko eragileetako bat
Legorretan talde oso parte hartzailea da Gazte Piku Gazte Asanblada. Herrian talde eragile bat gehiago da, aktiboa oso. Gaztetxeko urteurrena antolatzeaz gain, beste hainbat festa edota herriko ekimenetan parte hartzen duen taldea da. Gazte festak azaroaren hasieran ospatzen dituzte, eta martxo inguruan Legoreggae jaialdia, urtez urte gero eta garrantzia gehiagoa hartzen ari den musika jaialdia. Herrian antolatzen diren beste hainbat ekintzetan ere parte hartzen dute.
Astebururako plana
Urte hauetan guztietan egindako lana ospatzeko, ostiralean, hilak 15, pintxopotearekin hasiko dira,herriko tabernetan eta Gaztetxean, 19:02an. Afari autogestionatua egingo dute gaztetxean 21:03an, eta iluntzerako karaokea antolatu dute.
Larunbatean berriz, karropoteoa egingo dute 18:33ean gaztetxetik abiatuta, eta 22:55etik aurrera, DJ Tiestok eta DJ Pitbullek girotuko dute gaua.