Bihar Aurtzaka dantza taldeko 5 eta 15 urteko dantzarien ikuskizuna
Bihar, 17:00etan Aurtzaka dantza taldeko haurrek emanaldia eskainiko dute Usurbe antzokian. Guztira 5 eta 15 urte bitarteko 81 neska-mutil dantzarik hartuko dute parte. Euskal Herriko hainbat txokotako 18 dantza eskainiko dituzte eta emanaldiak gutxi g...
Bihar, 17:00etan Aurtzaka dantza taldeko haurrek emanaldia eskainiko dute Usurbe antzokian. Guztira 5 eta 15 urte bitarteko 81 neska-mutil dantzarik hartuko dute parte. Euskal Herriko hainbat txokotako 18 dantza eskainiko dituzte eta emanaldiak gutxi gorabehera ordubeteko iraupena izango duela aurreikusten da. Haurrez gain, 7 bat musikari arituko dira dantzei doinua jartzen. Bestalde, 15 irakasle-laguntzaile inguru ere arituko dira antolakuntza lanetan. Emanaldia amaitzean haurrei merienda emango zaie.