Pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte Urbeltz pilotalekuan
Legazpiko Gazteak pilota elkarteak antolatutako Banakako VII. Pilota Txapelketako finalak jokatuko dira gaur Urbeltz pilotalekuan. Finalak 18:30ean hasiko dira.Aurrebenjaminetan 3. eta 4. postua jokoan, Beñat Azarola eta Ekain Maniega neurtuko dira. F...
Aurrebenjaminetan 3. eta 4. postua jokoan, Beñat Azarola eta Ekain Maniega neurtuko dira. Finalean, Beñat Jauregi eta Ibai Garmendia.
Benjaminetan hirugarren eta laugarren postuan nor geratuko den ebazteko Eleder Beristainek Brian Jimenezen kontra jokatuko du. Finalean norgehiagoka Aratz Iñurritegiren eta Eki Izagirreren artean izango da.
Kimuetan bi mailatan banatu dituzte pilotariak. Bigarren mailakoen artean, hirugarren eta laugarren postua Nora Aizpuruaren eta Ekain Leizeagaren artean jokatuko da. Finalean Urko Izagirre eta Telmo Ugarte arituko dira.
Kimuen lehenengo mailan hirugarren eta laugarren posturako partidan Oier Altzelaik eta Beñat Perezek jokatuko dute. Finaleko norgehiagoka Markel Agirrezabalagaren eta Iñigo Gomezen artekoa izango da.