Jende asko bildu da Aramako talo festan
Aspaldiko ohitura berreskuratu nahian, talo festa egin zuten larunbatean, Aramako bizilagunek. Eguraldi txarrari aurre egiteko plan polita, Arrikutz elkartean egin zutena. Jende ugari bildu zen gainera, 35 bat lagun. Sei kilo talo irin erabili zituzten...
Aspaldiko ohitura berreskuratu nahian, talo festa egin zuten larunbatean, Aramako bizilagunek. Eguraldi txarrari aurre egiteko plan polita, Arrikutz elkartean egin zutena. Jende ugari bildu zen gainera, 35 bat lagun. Sei kilo talo irin erabili zituzten eta txikienek ere lagundu zuten egiterako garaian. Behin taloak eginda, txorizo, hirugiharre, gazta eta txokolatearekin bete zituzten..