Bigarren itzulia galtzen hasi dute Basoa Banaketak taldeko mutilek
Ilusioz beterik egin zioten aurre pasa den larunbatean Ordiziako Basoak Banaketak saskibaloi taldekoek bigarren itzuliko lehenengo partidari, baina gauzak ez zitzaizkien uste bezain ongi atera, eta partida kaskarra egin zuten. 79-84 galdu zuten Vallado...
Lehenengo itzulian gutxigatik galdu zuten, eta oraingo honetan, orain arte ikasitakoa praktikan jarrita garaipena eskuratzea espero zuten. Partida oso parekatua izan zen, eta azken minutuetan partida berdintzea eta luzapena behartzea lortu zuten.
Baina luzapeneko lehen jokaldian La Flecha taldekoek erasoko hiru errebote eta hiruko saskiratze bat lortu ondoren, markagailuan abantaila handia lortu zuten.
Hurrengo jardunaldia
Majoritik kanpo jokatuko dute datorren astebukaeran Ordiziako mutilek. Easo Loquillo taldea izango dute aurrez aurre.