'Eusko Folklore urtekaria' berritu dute
Barandiaran Fundazioak ateratzen duen aldizkariaren 51. zenbakia itxuraz eta egituraz erabat aldatu dute. Gai etnografikoak beti bezala eskaintzeaz gain, gaur egungo gizartearen erronkak landuko ditu.Joxe Migel Barandiaranek 1921ean sortu zuen Eusko Fo...
Barandiaran Fundazioak ateratzen duen aldizkariaren 51. zenbakia itxuraz eta egituraz erabat aldatu dute. Gai etnografikoak beti bezala eskaintzeaz gain, gaur egungo gizartearen erronkak landuko ditu.
Joxe Migel Barandiaranek 1921ean sortu zuen Eusko Folklore urtekaria-k 51. zenbakia argitaratu du. Abenduan banatu zuten, eta 2015etik 2017ra bitarteko epea hartu du 200 orrialdeko liburuak. Ataungo Barandiaran Fundazioak argitaratu du.Eduki eta itxura aldetik eraberrituta atera da. Hasieratik helburu izan duen etnografia lanen zabalkunderako, ohiko artikuluak dakartza, batetik. Baina beste egiteko bat ere eman nahi dio Fundazioak urtekariari: «Orain arte egin duen bidearekin amaitu gabe, gaur egungo gizartearen erronkak aztertzea du xede». Euskal Herriko aldizkari zientifiko zaharrena da. Abel Ariznabarreta da zuzendaria.
Azken liburuan, XXI. mendearen hasieran euskal kultura eta kulturgintza zertan den aztertu dute. Lehen atalean, Ibai Iztuetak (Euskal hizkuntza eta kultura), Ane Larrinagak (Euskararen aldeko mugimenduaren bilakaera) eta Eneko Bidegainek (Euskal kulturaren aitortza Ipar Euskal Herrian) idatzi dute. Bigarren atalean gai etnografikoek dute tokia.
Goierriri buruzko lan ugari
Eusko Folklore urtekaria 10 euroan dago salgai, Fundazioaren webgunean (barandiaranfundazioa.eus). 1921etik honako zenbaki guztiak digitalki daude, atalka. Goierriri buruzko 40 bat artikulu daude, baita Barandiaranek idatziriko beste asko ere.