Kup eta Vocalia abesbatzekin hasiko da larunbatean Igartza Musika ziklo berria
Larunbatean da 19:30ean Loinazko San Martin basilikan. Zazpi kontzertu eta hitzaldi bat antolatu dituzte. Ruper Ordorikaren 'Guria ostatuan' disko aurkezpenarekin amaituko daKup eta Vocalia abesbatzen doinuak, Tutti Frutti taldearen jazza, Loinatz Abes...
Larunbatean da 19:30ean Loinazko San Martin basilikan. Zazpi kontzertu eta hitzaldi bat antolatu dituzte. Ruper Ordorikaren ‘Guria ostatuan’ disko aurkezpenarekin amaituko da
Kup eta Vocalia abesbatzen doinuak, Tutti Frutti taldearen jazza, Loinatz Abesbatzaren eta Conductus Ensemble Orkestraren Mozarten Requiema, Musikeneko Sinfonietta, Tolosako txistulari banda, Musikeneko biolontxelo eta biolin-jotzaile txapeldunak, eta Ruper Ordorikaren kontzertu akustikoa izango dira 2018ko lehenengo seihilekoaren Igartza Musikaren zikloaren egitarauko protago- nistak. Oraingoan ere, aniztasuna, bertakoa eta kalitatea izan dituzte irizpide Musika Eskolako Arantxa Gastesik eta Xabier Sarasolak egitaraua osatzeko garaian. Herriko beste hainbat elkarteren artean lantzen saiatzen dira, eta elkarlan horren ondorioa da apirilean Ander Letamendiak egingo duen Gure zortzikoa hitzaldia.
Bi urte daramatzate Igartza Musika antolatzen, eta Aitor Aldasoro alkateak atzoko prentsaurrekoan zehaztu bezala, dagoeneko 3.000 herritarrek gozatu dituzte Igartza Musikak proposatutako kontzertuekin; «Oso gustura gaude emaitzarekin. Herritarrek oso harrera ona egin diote Igartza Musikari. Oso osasuntsu dago Igartza Musika eta musika indartzen ari da Beasainen».
Larunbatean San Martinen
Larunbatean izango da lehenengo kontzertua, 19:30ean, San Martingo baselizan. Bi abesbatza ariko dira kantuan: Kup eta Vocalia emakumezko ahotsen abesbatzak. «Punta-puntako bi abesbatza dira», nabarmendu du Xabier Sarasolak, nazioarte mailan dabiltzanak. «Oso programa polita prestatu dute, harpa eta tronpa-jotzaileez lagunduta. Oso gomendagarria da», gaineratu du.