Zumalakarregi Museoan erretratuen tailerra egingo dute
ORMAIZTEGI // Gaur, Zumalakarregi Museoan erretratuen tailerra egingo dute. XIX. mendeko eta egungo erretratuei erreparatu, eta denboran bidaiatuko dute garaiko ohiturak eta janzkerak ezagutzeko. Erretratua sortuko dute birziklatutako materialekin. Ta...
ORMAIZTEGI // Gaur, Zumalakarregi Museoan erretratuen tailerra egingo dute. XIX. mendeko eta egungo erretratuei erreparatu, eta denboran bidaiatuko dute garaiko ohiturak eta janzkerak ezagutzeko. Erretratua sortuko dute birziklatutako materialekin. Tailerra 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago eta aurrez izena ematea eskatu dute. 16:30ean hasiko da.