Erretratuen tailer didaktikoa egingo dute Ormaiztegin
ORMAIZTEGI // Larunbatean, Zumalakarregi museoan, 16:30etik 18:30era bitartean, erretratuen tailer didaktikoa egingo dute 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. XIX.mendeko eta gaur egungo erretratu desberdinekin, denboran bidaiatuko dute garaiko ohit...
ORMAIZTEGI // Larunbatean, Zumalakarregi museoan, 16:30etik 18:30era bitartean, erretratuen tailer didaktikoa egingo dute 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. XIX.mendeko eta gaur egungo erretratu desberdinekin, denboran bidaiatuko dute garaiko ohiturak eta janzkerak ezagutzeko. Material birziklatuekin bakoitzaren erretratua sortuko dute. Aurrez eman behar da izena, kopurua mugatua da eta. 3 euro kostako da pertsonako; Familia Txartelarekin 1,5 euro.