Euriz nahikoa, eguzki eskean asko
Azken asteotako eguraldi bustiarekin aspertzen hasia da jendea, eta erleak, aldiz, Nafarroan ia lanera irteteko desiotan dira. Erlezainek lan berriei ekin beharrean daude dagoeneko.H auster egunak ez du ferian fa-ma onik. Atzo bezalako eguraldiak asko ...
Azken asteotako eguraldi bustiarekin aspertzen hasia da jendea, eta erleak, aldiz, Nafarroan ia lanera irteteko desiotan dira. Erlezainek lan berriei ekin beharrean daude dagoeneko.
H auster egunak ez du ferian fa-ma onik. Atzo bezalako eguraldiak asko ez lagundu arren, ikusmina sortu zuen postu berri bat bazen. Izan ere, baten agurrak beste batzuen ongi etorriarekin bat egin zuen. Udaz geroztik astero izan den Jon Etxeberria erlezainak hurrengo eztialdira arte, etortzeari utziko dio. «Oraindik propolia, polena eta jalea baditut, eztia bakarra gelditzen zait, haritz mielatoa delakoa, eta batez ere beste lanei ekin behar diodalako utzi beharren nago, bestela ezin denera iritsi», zioen Jonek. Erle zaintzak hori ere badu, haiek zaintzea: «Momentuan ondo daude, elurpean, baino ondo. Jaisteko ditut oraindik Aralar-koak eta Opakuakoak, eguraldiak ez du laguntzen». Diferentzia bada hemengo eta Nafarroakoen artean, izan ere eguna nabarmen luzatu da eta «Nafa- rroan ateratzeko zorian daude ia erleak, erlauntza garbitzen hasi dira. Erromeroa eta amanda loratzear daude eta nektarra bati eta polena besteari biltzen aritzen dira gustura eguraldia lagun». Zer ikasia beti bada mundu aberats honi buruz ere.Lodosa eta inguruetatik
Nabarreko izenarekin bi lagun etortzen hasi dira feriara, Asier Aranguren eta Alvaro Olaiz. Nafarroako Lodosa eta inguruko hainbat ekoizlen produktuak dituzte salgai: garaiko zerba, azalorea, rukula, borraja, aza, pak choi aza berezia…eta orain arte ferian salgai izan ez den krispetak egiteko arto berezia, bai horia bai gorria, 2,5 euroan poltsa eta artaburu parea euroan. Asierrek kontatu digunez, «orain arte jatetxetara zuzenean saltzen genuen, eta sukaldariengandik lortutako errekonozimendua ekoizleei pasatu diegu; salmentak handitu nahiko genituzke haien autoestima eta konfiantzarekin batera». Lodosa, Kaparroso, Buñuel, Lizarra eta Faltzesko jatorria duten produktuak Ordizian aurrerantzean.
Baratzeak triste
Garizuma ez da berez garai alaiarekin lotzen. Sartu berri honetan «barazkiak triste daude eta udaberrikoak ez dira bixitzen, argitasuna behar dute, lurrak nahikoa ur jaso du», entzun genuen. Bada garizumari lotutako hainbat esapide. Hauster asteari baserritarrek garai batean aste ttikia deitzen zioten asteazkenetik igandera artekoa zelako. Garizuma bero, negua da gero ere esaten da. Aurten horrelakorik ez.