Udalak harremanetarako bi telefono zenbaki aktibatu ditu
Legazpiko Udalak bi zenbaki aktibatu ditu legazpiarrak, behar izanez gero, zuzenean udalarekin harremanetan jar daitezen. 010 eta 092 zenbakiak dira hain zuzen.Udalarekin hartu-eman zuzena nahi duten legazpiarrak 010 zenbakia erabili ahalko dute aurrer...
Udalarekin hartu-eman zuzena nahi duten legazpiarrak 010 zenbakia erabili ahalko dute aurrerantzean. Legazpitik bertatik egindako deiak doakoak izango dira.
Beste telefono zenbakiak, 092, Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko balio du. Dagoeneko martxan dago, eta nahikoa izango da 092 telefonoa markatzea udaltzainekin hitz egiteko. Deia ez da doan izango. Udaletik adierazi dutenez, dei horren kostua 4,14 zentimokoa izango da, BEZa barne.
Koldobike Olabide alkatearen esanetan, bi telefono zenbaki hauek aktibatu izana, «udal zerbitzuak eguneratzeko eta modernizatzeko ahaleginaren isla da». Ildo beretik doa, berriki sortu duten LegazpiON sakelako telefonoetarako eta tabletetarako aplikazio berria, non udal informazio guztia zuzenean eskuratu daitekeen.