Erostarbek txapelketa nagusiko partida jokatuko du gaur
Xabier Erostarbe pilotari urretxuarrak binakako txapelketa nagusian jokatuko du gaur lehen aldiz. Ezkerreko eskua minduta duen Beñat Rezustaren ordez jokatuko du.Elezkano II.arekin, Aimar Olaizola eta Ibai Zabalaren aurka arituko da. Ligaxkako azken p...
Elezkano II.arekin, Aimar Olaizola eta Ibai Zabalaren aurka arituko da. Ligaxkako azken partida da eta bi bikoteak sailkatuta daude dagoeneko.
Jaialdia Bergaran izango da eta 22:00etan hasiko da. Leihatila 21:00etan irekiko dute eta 35, 25 eta 15 euroko sarrerak jarriko dituzte salgai. Jaialdia ETB1en emango dute.
Oso pozik
Erostarbe gustura ageri da, noski. «Oso pozik nago eman didaten aukerarekin. Ea aprobetxatzen dudan. Partida berezia izango da, lehenengoz lehen mailakoekin jokatuko baitut. Halako aukerak edukitzeko entrenatzen dut urte osoan zehar».
Aimar Olaizola izango du, gainera, aurrez aurre. «Bere aurka jokatzeak bereziki motibatzen nau. Urte asko daramatza goi mailan eta oraindik onenetakoa da. Nire lana berari ahalik eta pilota gutxien uztea izango da. Pilota aurrean uzten badiozu, tantoa egiten du».
Ibai Zabalari ere errespetua dio, noski. «Eskuinarekin pilota ondo astintzen du eta huts gutxi egiten ditu», aipatu du Urretxuko pilotariak.