Gazteek zubiak eraiki dituzte
Asteburu betea izan dute Seguran, 23. Iparra-Hegoa jaialdia dela eta. Gazteen topaketa eta gereziondoko ekitaldia egin dituzte. Igandean, Lore eta Landare azoka izango daIparraldearen eta Hegoaldearen arteko zubiak eraikitzea da Iparra-Hegoaren bokazio...
Asteburu betea izan dute Seguran, 23. Iparra-Hegoa jaialdia dela eta. Gazteen topaketa eta gereziondoko ekitaldia egin dituzte. Igandean, Lore eta Landare azoka izango da
Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko zubiak eraikitzea da Iparra-Hegoaren bokazioa, eta oraingoan ere, hala egin du Iparra-Hegoak. Gazteei eman nahi izan die aurten hitza, eta haien kezkak, arazoak eta mundua ikusteko erak beste belaunaldi batzuetako euskaldunekin partekatzeko aukera izan da asteburuan. Segura bera gazteen topagune bihurtu da.Ostegunean hasi ziren ekitaldi nagusiak, bertso eta kantu poteoarekin. Xabier Albisu antolakuntza taldeko kideak ez dauzka ahanzteko egun hura: «300 lagun inguru bildu ginen eta sekulako giroa sortu zen Segurako kaleetan». Larunbatean, mendi irteera eta gazte topaketa egin zituzten, eta bazkarian 150 bat lagun bildu ziren.
Igandekoa berriz, ekitaldi ofizialen eguna izan zuten. Udaletxean ekitaldi instituzionala egin zuten Goierriko eta Iparraldeko hautetsiek. Eñaut Telleria Segurako alkateak, orain arteko bidetik, «herritarren arteko loturak eta Euskal Herriaren eta euskal herrien arteko loturak sendotzen» laguntzen jarraitzeko konpromisoa agertu zuen. Bai- gorriko Betti Bidartek eta Adria Rusines Sant Vicenç del Ortseko CUPeko ordezkariak ere parte hartu zuten ekitaldian. Euskal hautetsiek Udalbiltzaren aldeko aldarria egin zuten, Euskal Herrian «sekula baino gehiago» zazpi lurraldeak bat egingo dituen erakunde publiko baten beharra dagoelako. Gereziondoko ekitaldiarekin eta muxikoak dantzatuz bukatu zuten eguna.
Iparra Hegoako egitaraua datorren igandean bukatuko da, Lore eta Landare Azokarekin. Albisuk azaldu duenez, Euskal Herriko zazpi lurraldeetako ekoizleen produktuak jarriko dituzte eskura. Bestalde, asteburuko zozketetan saritutako zenbakiak 4075, 3712 eta 1771 izan dira.