Ginkana egingo du Sorgintxulok bihar arratsaldean
GIZARTEA // Bihar, Legazpiko Azoka inguruan ginkana gidatuko dute Sorgintxulo aisialdi taldeko kideek. Jolasak 17:00etan hasiko dira eta Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailako haurrek parte hartu ahal izango dute. Taldeak osatu eta Legazpiko kaleetan...
GIZARTEA // Bihar, Legazpiko Azoka inguruan ginkana gidatuko dute Sorgintxulo aisialdi taldeko kideek. Jolasak 17:00etan hasiko dira eta Lehen Hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailako haurrek parte hartu ahal izango dute. Taldeak osatu eta Legazpiko kaleetan hainbat proba egin beharko dituzte haurrek. Parte hartzera ez ezik, ikustera ere gonbidatu nahi dituzte Legazpiko haurrak. Ekintzak umeen aisialdian euskararen erabilera sustatzeko helburua du.