Anne Mintegik bi txapelketa irabazi ditu Aste Santuan
IDIAZABAL // Aste Santuko egunetan ez du oporrik hartu Anne Mintegi tenis jokalari idiazabaldarrak. Bi txapelketatan parte hartu du, eta bietan nagusi izan da kirolari gaztea. Cartagenan jokatutako 15 urtez azpikoen torneoan, bi setetan mendean hartu z...
IDIAZABAL // Aste Santuko egunetan ez du oporrik hartu Anne Mintegi tenis jokalari idiazabaldarrak. Bi txapelketatan parte hartu du, eta bietan nagusi izan da kirolari gaztea. Cartagenan jokatutako 15 urtez azpikoen torneoan, bi setetan mendean hartu zuen Andrea Redondo. Marcaren Promesa Gazteen 2018ko Zirkuitoa ere irabazi du kirolari idiazabaldarrak.