Goazen Ordizia berriro ere abian da Aste Santuko oporrak eta gero
Aste Santuko oporraldiaren ondoren gaur berriz ere Goazen Ordizia! ekimena martxan da. Ibiltari eta laguntzaile gehiago izateko asmoarekin dator ikas- turteko azken zati honetan. Izan ere, eguraldiak hobera eginda, konpainia onean ibiltzera irteteko go...
Informatzeko edota saioa probatzeko gaur 10:15a aldera udaletxeko arkupera hurbiltzeko eskatu du udalak. Mahai bat egongo da ekimen honen inguruko informazioa jaso ahal izateko. Gaurko irteera 10:30ean abiatuko da. Betiko moduan, kartilan zigilua jarri eta taldeak egin ondoren.
Herritarrak erakarri nahia
Goazen Ordiziak berriro ere indarra hartzeko asmoarekin, kanpaina jarri du abian Ordiziako udaleko gizarte zerbitzuetako arloak. Hori dela eta, grafikoki eta hitz laburrekin jarduera definitzen duen triptikoa banatuko du aste honetan. Udalak ekimen honetan parte hartzeak duen onura zabaldu nahi du, batez ere ibilbidea egiten laguntzean. Horregatik, parte hartzera animatzen ditu herritar guztiak, adin mugarik gabe, paseoan ibiliz eta batez ere, lagunduz.
Ibilbideak Zuhaiztiko tabernan du amaiera, indarrak hartzeko salda edo zukua hartuz. Ostegunero egingo dute Goazen Ordizia, uztailaren 5era arte.