Martxan da Legazpi Hiria estatu mailako argazki lehiaketa
Legazpiko Ikatza argazkilari elkarteak sustatutako Legazpi Hiria lehiaketara lanak aurkezteko epea zabalik dago. Aurtengoa 19. ekitaldia da eta, urtero bezala, oraingoan ere Argizaiola lehiaketako sailkapenerako baliagarria da.Lanak aurkezteko epea api...
Lanak aurkezteko epea apirilaren 30ean itxiko dute. Gaia librea da eta egile bakoitzak gehienez lau lan aurkeztu ahalko ditu. Lanok lehiaketaren aurreko ekitaldietan aurkeztu gabeak izan behar dira.
Lehiaketan parte hartzeko 10 euro ordaindu behar dira. Epaimahaia argazkigintzan ezagunak diren adituek osatuko dute eta haien erabakia aldaezina izango da.
Diru saria eta garaikurra
Irabazleak 500 euro eta garaikurra jasoko ditu, bigarrenak 300 euro eta garaikurra, hirugarrenak 200 euro eta garaikurra eta herriko onenak hirugarrenaren sari berbera jasoko du. Garaikurrak oraingoan ere Juan Mari Burgera Legazpiko eskultoreak egingo ditu. Sari banaketa ekainaren 8an izango da Legazpiko kultur etxean eta ondoren aukeratutako argazkien erakusketa jarriko dute kultur etxe bertako areto nagusian.