In Tempore eta Ekko Ensemble kontzertuan, bihar
Legazpiko parrokiak kontzertua antolatu du biharko. Naturarekin bat aritzeko musika titulua du emanaldiak eta 20:00etan hasiko da parrokian. In Tempore abesbatzak eta Ekko Ensemble talde instrumentalak eskainiko dute. Naturarekin bat aritzeko musika pr...
Naturarekin bat aritzeko musika proiektua koru-musika garaikidearen inguruan josi dute, eta egitasmoak formakuntza zein jatorri ezberdina duten lau musikagile garaikideren lanak aurkezten ditu.
Musikagileak honakoak dira: John Rutter (Britainia Handia, 1945), Karl Jenkins (Gales, 1947), Ola Gjeilo (Norvegia, 1978) eta In Tempore abesbatzaren zuzendari Carlos Etxeberria (Tafalla, 1961). Lehenengo hiruak oso ezagunak dira nazioartean.
Iruñeko In Tempore abesbatza orain gutxi hasi da pieza hauek kantatzen eta parrokian Ekko Ensemblerekin batera arituko da. Guztira 38 musikari izango dira, horietatik zazpi Ekko Ensemble talde instrumentalaren kideak.
Lau piezak musika taldeak jotzeko egokitu dira, alegia, pianoz, hari instrumentuez eta perkusioz joak izateko.
Etxeberriaren lanarekin hasiko da kontzertua, sehaska kanta bat da. Rutterren pieza kutsu latinoko jai distiratsu baten gisa sortutakoa da. Jenkinsen obran estilo klasikoa eta herrikoia nahastuko dira. Gjeiloren lana naturarekin eta unibertsoarekin bat egiteko gonbita da.