Segurako III. Liburu truke azokarako liburu bilketa
SEGURA // Apirilaren 20an eta 21ean Segurako plazan egingo den bigarren eskuko III. Liburu truke azokarako liburuak bilduko dituzte egunotan. Gaur eta bihar, 17:00etatik 20:00etara gaztelekuan; apirilaren 18an eskolan (09:00etik 09:30era eta 14:00etat...
SEGURA // Apirilaren 20an eta 21ean Segurako plazan egingo den bigarren eskuko III. Liburu truke azokarako liburuak bilduko dituzte egunotan. Gaur eta bihar, 17:00etatik 20:00etara gaztelekuan; apirilaren 18an eskolan (09:00etik 09:30era eta 14:00etatik 14:30era). Hilaren 18ra arte liburutegian jasotzeko aukera izango da, 16:30etik 19:00etara. Egoera onean dauden liburuak bakarrik jasoko dira, edozein hizkuntzatakoak. Ez da entziklopediarik edota aldizkaririk jasoko.