Goierriko 200 bat ikaslerekin bildu da aldundia haien ideiak jasotzeko
Gazteen Gipuzkoa egitasmoa martxan jarri du Foru Aldundiak, gazteen parte hartzea bultzatzeko. Goierriko bost ikastetxetako ikasleek parte hartu duteGipuzkoako Foru Aldundiak bultzatu duen Etorkizuna Eraikiz dinamikaren barruan, gazteen ideiak eta prop...
Gazteen Gipuzkoa egitasmoa martxan jarri du Foru Aldundiak, gazteen parte hartzea bultzatzeko. Goierriko bost ikastetxetako ikasleek parte hartu dute
Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatu duen Etorkizuna Eraikiz dinamikaren barruan, gazteen ideiak eta proposamenak jasotzeko saioak egiten hasi dira. Gazteen Gipuzkoa izena jarri diote egitasmoari, eta aste honetan, Goierrin izan dira. Guztira 200 ikasle inguru bildu dira Goierri Eskolaren eraikinean. Ordiziako Jakintza Ikastola, Beasaingo BHI, Lazkaoko San Benito, Zumarragako UGLE eskola eta Urretxu-Zumarragako Ikastola izan dira Goierritik; Tolosaldeko Herrikide eta Orixe ikastetxeek ere parte hartu dute.Imanol Lasa Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatuak hartu zuen hitza saioaren hasieran. Foru Aldundiak esku artean dituen proiektu nagusien berri eman zien gazteei. Besteak beste, adinekoen arreta, elektromugikortasuna, kontziliazioa eta erantzukidetasuna, enpresetako langileen partaidetza eta zibersegurtasuna aipatu zituen. Ondoren, gazteek gai horien inguruko proposamenak landu zituzten.
Gazteen Gipuzkoa egitasmoarekin, «batxilergoko ikasleak inplikatu» nahi dituztela azaldu du Lasak. Esateko «asko» dutela dio, eta haietako askok «erakundeekiko sentitzen duten urruntasunari eta konfiantza faltari buelta» eman nahi diotela.