Bihar, Seguran, kadete mailako nesken eta mutilen proba bana
Bihar, arratsaldean, Seguran, lasterketa bikoitza izango dute kadete mailako txirrindulariek. Lehenik, 15:30ean hasita, neskek 33,5 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute Segura, Zerain, Zegama eta Idiazabal arteko errepideetan. Lehenengo txirrindula...
Nesken lasterketa amaitutakoan, 16:45ean, mutilen txanda izango da. 47,5 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute inguruko errepideetan. Lasterketaren amaieran, Lierniko gaina igo beharko dute eta bertan erabakiko da mendiko saria norentzat izango den. Loinaz T.E.-Caja Rural-Ikolan taldeko hamar txirrindulari izango dira irteera puntuan: Azparren Irurzun, Aranburu Urdangarin, Guridi Iruin, Barandiaran Murua, Barandiaran Cadarso, Belamendia Sasiain, Gorostegi Galarraga, Atin Maritxalar, Telleria Lasa eta Barandiaran Garmendia.
Lehenengo txirrindulariak 17:56ean iristea aurreikusten dute antolatzaileek.