Bueltan da Goazen Ordizia! ekimena
Martxan da berriro ere Goazen Ordizia! ekimena. Ibiltari eta laguntzaile gehiago izateko asmoarekin dator ikasturteko azken zati honetan. Izan ere, eguraldiak hobera eginda konpainia onean ibiltzera irteteko gogo gehiago izango da, Kontua da, eguraldi ...
Martxan da berriro ere Goazen Ordizia! ekimena. Ibiltari eta laguntzaile gehiago izateko asmoarekin dator ikasturteko azken zati honetan. Izan ere, eguraldiak hobera eginda konpainia onean ibiltzera irteteko gogo gehiago izango da, Kontua da, eguraldi kaxkarraren erruz, nabarmen egin duela behera jendearen parte hartzeak. Betiko moduan, ostegunetan 10:30ean abiatuko dira Plaza Nagusitik.