Dantzari Txiki eguna ospatuko dute etzi, Santikutz festen atarian
Legazpiko Santikutz jaietako aurreko asteburuan ospatu ohi dute Dantzari Txiki eguna eta, egutegiari jarraituta, etzi egingo dute. Hamaika dantza talde elkartuko dira, tartean, Korosti, Legazpiko talde antolatzailea.Aurtengoa 33. ekitaldia da eta, ohi...
Aurtengoa 33. ekitaldia da eta, ohi bezala, 11:00etan elkartuko dira. Ondoren, kalejira egingo dute erdiguneko kaleetan zehar (11:45) eta Euskal Herria plazan dantzaldia izango da bazkaldu aurretik (13:15). Arratsaldean Bikuñaenea plazatik irten eta Euskal Herria plazaraino joango dira dantzan.
Parte hartuko duten taldeen artean urrunenetik iritsiko direnak honakoak dira: Iruñeko (Nafarroa) Oberena, Aguraingo (Araba) Jeiki eta Berako (Nafarroa) Gure Txokoa.