Bihar egingo dute herri mailako haurren marrazketa lehiaketa
Arkatza marrazki eta pintura elkarteak antolatutako haurren marrazketa lehiaketa egingo dute bihar, 09:00etan hasita Euskal Herria plazan. Lehen Hezkuntzako eta DBH1 eta 2ko ikasleek parte hartu ahalko dute lehiaketan. Lanak 12: 30eak baino lehen aurke...
Ikasleak lau mailatan banatuko dituzte: A mailan LHko 1. eta 2. mailako ikasleak, B mailan LHko 3. eta 4. mailakoak, D mailan LHko 5. eta 6. mailakoak eta E mailan DBHko 1. eta 2. mailakoak.
A eta B mailakoak gai librean arituko dira eta gainerakoei gaia ezarriko zaie. Marrazteko eta margotzeko erabili ahalko diren baliabideak honakoak dira: arkatza, margoak eta arkatz ziriak. Lanerako tresnok parte hartzaileek eraman beharko dituzte. Orriak eta azpiko euskarria antolatzaileek banatuko dituzte. Erregelarik ezin da erabili.
Sariak maiatzaren 14an, astelehena, banatuko dituzte, 19:00etan, kultur etxeko areto nagusian. Lanak ikusgai jarriko dituzte kultur etxean bertan maiatzaren 21ean.