Goierriko Eskola Txikiek festa egingo dute bihar Ezkion
EZKIO // Eskualdeko bost eskola txikitako haurrak eta gurasoak Goierriko festan elkartuko dira, bihar. Ezkion egingo dute aurtengo jaia, 16:30ean hasita, Ganbara guraso elkarteak antolatuta. Txalaparta eta adar soinuz agurra egingo diete Ezkioko elizak...
EZKIO // Eskualdeko bost eskola txikitako haurrak eta gurasoak Goierriko festan elkartuko dira, bihar. Ezkion egingo dute aurtengo jaia, 16:30ean hasita, Ganbara guraso elkarteak antolatuta. Txalaparta eta adar soinuz agurra egingo diete Ezkioko elizako atarian. Zeraingo umeei pasako diete lekukoa, 2019rako. Herri kirol parkea egingo dute gero, itsasoko joko, kirol eta jarduerekin. Afari-merienda 18:30ean egingo dute frontoian.