Hezkidetza ikastaroa Legorretan gaur eta datorren astean
Legorretako Udalak berdintasuna bultzatzeko abiatua duen programaren barruan, hezkidetza saioen hirugarren atala bihar jarriko da martxan.Orain arte, eskolako irakasleek, eta guraso eta aitona-amonek bina saio jaso dituzte, umeak modu parekidean heztek...
Orain arte, eskolako irakasleek, eta guraso eta aitona-amonek bina saio jaso dituzte, umeak modu parekidean hezteko bidean. Oraingoan, hezkuntza ez-formaleko hezitzaileentzat txanda izango da.
Amelia Barquin Mondragon Unibertsitateko irakasleak emango dizkie saioak. Gaur izango da lehena, 19:00etatik 21:00etara, udaletxeko areto nagusian. Datorren asteazkenean izango da bigarrena, hilaren 23an, 19:00etatik 21:00etara, udaletxeko areto nagusian.