Lazkao Txiki Bertsopaper Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik dago jada
Aurtengo lehiaketa, Argi Berrik antolatzen duen 27.a izango da. Uztailaren 1a baino lehen entregatu beharko dituzte lanak parte hartu nahi dutenek. Hiru mailatan, hiru sari banatuko dituzteOrdiziako Argi Berri elkarteak Lazkao Txiki 27. bertsopaper leh...
Aurtengo lehiaketa, Argi Berrik antolatzen duen 27.a izango da. Uztailaren 1a baino lehen entregatu beharko dituzte lanak parte hartu nahi dutenek. Hiru mailatan, hiru sari banatuko dituzte
Ordiziako Argi Berri elkarteak Lazkao Txiki 27. bertsopaper lehiaketa antolatu du. Aurrekoetan bezala, hiru maila daude eta lanak uztailaren 1a baino lehen aurkeztu behar dira.Gaztetxoen mailan 13 urte artekoek parte har dezakete, gazteen mailan 14 eta 18 urte artekoek (2018an gutxienez 14 urte eta gehienez 18 betetzen dituztenentzat) eta helduen mailan 1999an edo lehenago jaiotakoek.
Parte hartzaile guztiek nahi adina bertsopaper bidal ditzakete. Gaztetxoen mailan, bertsopaper bakoitzean gutxienez bi bertso eta gehienez lau idatzi behar dira. Gazteek eta helduek, berriz, gutxienez zortzi bertso idatzi behar dituzte eta gehienez hamabi.
Gaztetxoentzako gaia Asko maite zaitut izango da. Gazteen eta helduen mailan gaia librea izango da. Neurria eta doinua guztientzat libreak izango dira.
Lehiaketaren partaideek Argi Berri elkartera bidali beharko dituzte lanak (Gipuzkoa kalea, 15 behea. 20240 Ordizia), uztailaren 1a baino lehen. Posta elektronikoz ere bidal daitezke: aitor-c@aek.org epostara. Informazio gehiago behar dutenek, 649 011 262 (Aitor) zenbakira ere dei dezakete.
Hiruna sari hiru mailetan
Bertsopaper lehiaketako sariak irailaren 9an banatuko dituzte, Ordiziako Euskal Jaietako bigarren igandean. Maila bakoitzean hiru sari banatuko dituzte. Gaztetxo onenak 200 euro jasoko ditu, bigarrenak 100 eta hirugarrenak 50. Gazteen mailan, irabazleari 300 euro emango dizkiote, bigarrenari 200 eta hirugarrenari 100. Bukatzeko, helduen mailan irabazleak 500 euro irabaziko ditu, bigarrenak 400 eta hirugarrenak 300. Hiru irabazleek Txikia oroigarria ere jasoko dute saritzat.