Goierriko 24 enpresak kalitatearen ziurtagiria jaso dute
Goierriko hainbat enpresa turistikok Kalitate Turistikorako Programan parte hartu dute, eta Gasteizko Artium museoko ekitaldian ziurtagiria jaso zuten, herenegun. Programan parte hartu eta ebaluaketa gainditu duten jatetxe, hotel, landetxe eta zerbitzu...
Errekonozimendua, zerbitzuan eta gestioan egindako lanaren adierazgarri da.
Goierriko 24 enpresa
Goierriko 24 enpresa turistiko ebaluatu dituzte programan, eta guztiek gainditu dute ebaluaketa. Beasaingo Dolarea hotelak, gainera, beste ziurtagiri bat lortu du: Europako Etiketa Ekologikoa. Goierriko bigarren ostatua da ziurtagiri hori lortu duena; lehenagotik, Segurako Imaz hotelak ere eskuratua zuen.